Hazilan proiektuaz informatuko dute asteazken honetan udal elkartean

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 17a, 11:22
Hazilanen 5. edizioko irudi bat

Hazilan programa 20-44 urte bitarteko gazteei eta goi mailako ikasketak dituztenei zuzendutako programa da, eta eskualdeko herritarrek izango dute bertan parte hartzeko lehentasuna.

Hazilan proiektuaren seigarren edizioaren harira, Urola Kostako Udal Elkarteak informazio saioa antolatu du. Bilera asteazkenean izango da, uztailaren 18an, goizeko 10:00etan, eta bertan egitasmoaren inguruko xehetasun guztiak azalduko dituzte arduradunek. 

Hazilan programa 20-44 urte bitarteko gazteei eta goi mailako ikasketak dituztenei zuzendutako programa da, eta eskualdeko herritarrek bertan parte hartzeko lehentasuna izango dutela jakinarazi dute udal elkartetik.

Programak bi fase edo atal izango ditu: lehendabizi AKTIBATU fasea egingo dute, zeharkako konpetentziak lantzeko, etaondoren, TALENTU IHESA fasea, Kudeaketa Sistemak espezialitatean. Kudeaketa Sistemen eduki eta tresnak landu ondoren, eskualdeko enpresa eta elkarteentzat proiektuak garatuko dituzte ikasleek ikasitakoa praktikan jartzeko. Xehetasun guztiak Udal Elkartearen webgunean daude eskuragarri

 

Argibideak eta izen ematea: uztailaren 9tik 27ra.

Izena emateko bi modu daude: bat, Urola Kostako Udal Elkarteko egoitzara bertaratuta. Bestea, izena emateko eskaera-orria posta elektronikoz bidalita (helbidea hazilan@urolakosta.eus). Eskaera egiteko orria eskura dago Udal Elkartearen wegunean: www.urolakosta.eus