Euskal jantzien inguruko hitzaldi-tailerra egingo dute abuztuaren 31n eta irailaren 3an

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 20a, 11:14

Kultura Departamenduak antolatu du, doan, eta izena aurrez ematea beharrezkoa izango da. Saioak Etxezabalan egingo dituzte.

Kultura Zarautzen eskutik, euskal jantzien inguruko hitzaldi-tailerra antolatu dute uda amaierarako. Bi saiotan banatuko dute egitasmoa; lehenena abuztuaren 31n izango da, eta bigarrena irailaren 3an. Biak izango dira 17:00etatik 19:00etara.

Doakoa da, baina tokia mugatua izango da, eta horregatik izena aurrez eman behar da Kultura Departamentuan, telefonoz 943-00 51 20 zenbakian, edo idatziz, kultura@zarautz.eus.

Ane Albisu izango da hizlaria, eta honako gaiari helduko dio batez ere: zer eta nola jantziko dugu hurrengo euskal jaietan?