Ainhoa Bagliettoren epaiketaren gastuei aurre egiteko bono laguntzak salgai

Zarauzko Hitza 2018ko uzt. 24a, 11:12
Ainhoa Bagliettori herrian egindako harrera. (Hitza)

Euskal presoen eskubideen alde lan egiten zuten 47 kideren aurkako makro-epaiketa politikoa hasiko da laister.

Datozen hilabeteotan, Ainhoa Baglietto zarauztarra epaituko dute, euskal presoen eskubideen alde jarduten zuten beste 46 kiderekin batera. Epaiketaren gastu handiei aurre egin ahal izateko, bono-laguntzak jarri dira salgai Arranon, 5-10-50 eurotan. Bono-laguntza hauek erostearen bidez, epaiketa politikoei aurre egiten laguntzeko deialdia egin dute.