Irudietan: Larunbatean hasiko dira Hiruerreketako festak

Dorleta Agiriano Lai 2018ko uzt. 25a, 12:04

Uztailaren 28an eta 29an ospatuko dituzte, eta adin guztietako jendeari zuzendutako egitaraua prestatu dute. Aurtengoan, joku erraldoiek interes handia piztu dute auzoan.

EGITARAUA

Uztailak 28, larunbata

  • 16:30-20:0. 3-99 urte bitartekoentzat jolasak. Partxis erraldoia, hiru marran joku eta Zarautzfesoca erraldoia.
  • 17:15. Zarautzfesoca txapelketa. Sariak izango dira, irabazlearentzat zein parte hartzaileentzat.
  • 18:00. Txokolatada parte hartzaileentzat. Ondoren, auto telegidatuen erakusketa.
  • 21:30. Afari arina, 5 eurotan.
  • 22:30. Fan&GO taldearen eskutik dantzaldia.

Uztailak 29, igandea

  • 10:00. Bizilagunen auzolana.
  • 11:00. Hamaiketakoa eta trikitixak girotutako poteoa herrian zehar.
  • 14:00. Bazkari herrikoia, 20 eurotan helduen menua eta 10 eurotan haurrena.
  • 17:30. Haurrentzako jolasak, mus txapelketa eta bestelako jolas anitzak.

Larunbateko afariko eta igandeko bazkariko menuak:

Larunbateko afaria (5 euro)

Solomo eta piper ogitartekoa eta garagardoa edo freskagarria.

Igandeko bazkaria (20 euro helduek eta 10 euro haurrek)

  • Helduen menua: paella, saiheski errea piper eta letxuga entsaladarekin. Arroz-esnea edo zaporetako jogurta, ogia, ura eta freskagarria.
  • Haurren menua: paella/pasta eta oilasko izterra/solomoa. Arroz-esnea edo zaporetako jogurta, ogia eta ura.

Afarirako zein bazkarirako txartelak erosteko azken eguna uztailaren 24a zen, baina honako zenbaki honetara deitu dezakete interesa dutenek: 649 72 80 72 (Kepa).