Irudietan: Hasi da Zarauzko sorosleen lehenengo protesta eguna

Dorleta Agiriano Lai 2018ko uzt. 29a, 14:13

Gaur goizean hasi da sorosleek hiru egunez luzatuko duten borrokaldia. Aldarrikapenez josita esnatu da herria, eta 9:45ean egin dute lehenengo protesta zaratatsua malekoian. Iluntzerako beste deialdi bat egin dute, 20:30ean malekoiko Gurutze Gorriaren postuan. Bihar ere, ordu eta leku berdinetan izango dira protestak. 

Gipuzkoa osoko hondartzetako soroslek deitu dituzte mobilizazioak datozen egunetarako; uztailaren 29, 30 eta 31rako, alegia. Lan-baldintzen inguruan sorosleek abiatutako mugimenduak eta borrokak indar handia hartu du azken asteotan, eta azpikontratatutako langileak izanik, Gurutze Gorria zein tokian tokiko udalak interpelatu dituzte.