Irudietan: Zarauzko sorosleek eguneko bigarren protesta egin dute

Dorleta Agiriano Lai 2018ko uzt. 29a, 21:53

Gaur goizean sorosleek hasitako borrokaldiak jarraipena izan du iluntzean. Eguneko bigarren protesta zaratatsua egin dute hondartzan, eta "baldintza duinak sorosleentzat" aldarria izan da nagusi. Honela, lan-baldintzengatik abiatutako borrokan berretsi dira.

Biharko eta etzirako ere mobilizazioak deitu dituzte, gaurko ordu eta leku berdinetan. 9:45ean eta 20:30ean elkartzeko deia egin dute, malekoiko Gurutze Gorriaren postuan.