Sahara Gara eguna ospatuko dute ostegunean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 1a, 12:13

Iazko Sahara Gara eguna, malekoian (Amaia Ventas Aldabaldetreku).

Ostegun honetan II. Sahara Gara eguna ospatuko dute herrian, Saharautz elkartearen eta Zarauzko Udalaren eskutik. Egun osoan zehar izango da Saharari elkartasuna adierazteko jaialdia, Lege Zaharren enparantzan; iaz malekoian egin zuten, Dama parean.

Ekitaldi nagusiak arratsaldean izango dira: 16:30ean harrera egingo zaie udaletxean; 17:00etan, haurrentzako jolasak izango dira; eta, ondoren, 18:30ean, dantzaldia. Antolatzaileek Sahara Gara egunean parte hartzera gonbidatu dituzte herritarrak, eta jakitera eman du aurten lau haur saharar daudela Zarautzen uda pasatzen herriko lau familietan.