zarauzkohitza.eus

SKAPAk prest du santaklaretako egitaraua

Zarauzko Hitza 2018-08-01 18:42   Jaiak

Larunbat honetan abiaraziko dituzte festak, Azken Portuko mus txapelketarekin. Jai egun nagusiak abuztuaren 10etik 12ra izango dira, era guztietako ekitaldiekin.

EGITARAUA

Abuztuak 4, larunbata

  • 15:30. Mus txapelketarako izen-ematea Tentenea plazan.
  • 16:00. Azken Portuko mus txapelketa. Txapelketa auzoko taberna desberdinetan izango da. Final-laurdenak, finalerdiak eta finala, berriz, Tentenea plazan jokatuko dira.
  • 19:30-22:00. Pintxopotea laguntza eman duten auzoko tabernetan, Aizpitarte aita-semeek girotuta. Pintxo onenari saria emango zaio.

Abuztuak 10, ostirala. Gazteen Eguna

  • 10:00-14:00. Haurrentzat puzgarriak eta tailerrak, Plaza Gorrian.
  • 12:00. Komisiokideen arteko pilota partida.
  • 16:00. Jaiak iragartzeko suziria. Jarraian, buruhandiak izango dira, Goizeko Ihintza txistularien laguntzarekin.
  • 16:30. Ume-jolasak Tentenea plazan.
  • 18:00. Azken Portuko Auzo-Krossa, Plaza Gorrian. Hiru maila izango dira; 5 urtera artekoak (ez da irabazlerik egongo, parte hartzea bultzatuko da), 6-9 urte bitartekoak eta 10-14 urte bitartekoak. Parte hartzaileen artean Arrivatiko izozkiak banatuko dira.
  • 19:00. Jalgi taldearen dantza erakustaldia, Plaza Gorrian.
  • 19:30. Txokolatada gozozale guztientzat, Eroskiren eskutik.
  • 21:30. Joxe Mari Artetxeren omenezko XXVII. Txirrindularitza Kriteriuma. Bai nesken kategorian bai mutilenean, bi maila izango dira; kadeteak eta jubenilak.
  • 23:30-00:45. Glaukomaren kontzertua.
  • 01:15-02:30. Tremenda Jauriaren kontzertua.

Abuztuak 11, larunbata. Santa Klara Eguna

  • 09:00. Goizeko Ihintza txistulariak eta suziria.
  • 10:00. Buruhandiak, Plaza Gorrian.
  • 10:00. Meza Nagusia Frantziskotarren elizan (bi hizkuntzatan).
  • 10:30. Marrazki lehiaketa auzoko haurrentzat, Plaza Gorrian. Pinturak etxetik eraman beharko dira, eta bi maila izango dira; 9 urtera artekoak eta 10-14 urte bitartekoak. Sari banaketa 13:00etan hasiko da.
  • 12:00. Hamabitakoa auzoko jubilatuentzat, Urpekoak elkartean.
  • 17:30. Zumba, Vanesa Ocamposen eskutik, Urdaneta plazan.
  • 18:30. Parrillada, Plaza Gorrian.
  • 19:00. Herri kirol jaialdia, Plaza Gorrian. Aizkoran Aratz Mugerza, Irati Astondoa eta Maika Aristegi izango dira, eta harriak jasotzen, berriz, Izeta harrijasotzaile eskola.
  • 23:30-01:00. Blue Beansen kontzertua.
  • 01:30-02:30. Capsularen kontzertua.
  • 02:45-03:30. Elektropeña eta Gertrudis DJak. Gauean mozorrotuta azaltzen direnek, Moscow Mule tragoa izango dute ibonen kontura.

Abuztuak 12, igandea. Santa Klara bigarrena

  • 09:30. Txistulariak, trikitilariak eta suziriak.
  • 10:30. Patxi Iruretagoienaren omenezko IV. marmitako lehiaketa, Plaza Gorrian.
  • 11:30. Joxe Aranbururen omenezko XI. toka txapelketa helduentzat eta xakela txapelketa haurrentzat.
  • 12:30. Patata tortilla eta postre lehiaketa. Bitartean, epaimahai batek auzoko balkoi ederrena ere hautatuko du.
  • 13:00. Bazkarirako toki-hartzea. Ondoren, bazkal aurreko auzo-poteoa.
  • 13:45-14:00. Marmitakoak oholtzara eramango dira.
  • 15:00. Auzo bazkaria. Bazkalostean, lehiaketak, sari banaketak eta omenaldiak izango dira. Ondoren, auzotik musika eta kalejira, Eonian elektrotxarangaren eskutik, eta tartean, auzoko inaugurazioa.
  • 22:00. Bertso saioa. Sustrai Colina, Maialen Lujanbio, Nerea Ibarzabal, Aitor Sarriegi, Aitor Urbieta eta Unai Agirre.
  • 00:00-03:30. Fan&Go erromeri taldearen kontzertua.

 

 

 

2018/08/04 - 2018/08/12

Azken Portu Zarautz

Ekitaldi gehiago »»

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa