Udako lore eta landare azoka egingo dute larunbatean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 3a, 17:36
Lore eta landare azoka Zigordia kalean. (Aritz Mutiozabal)

Larunbat honetan, Udako I. Lore eta Landare Azoka egingo dute Zigordia kalean, 10:00etatik 14:30era. Lore eta landare naturalak, kosmetikoak eta medikuntza naturaleko artisau  produktuak, sendabelarrak eta artisautza izango dira postuetan. Udalak eta Dekolorek antolatu dute egitasmoa.