Elkarretaratze ibiltaria egin dute, 'Dispertsiorik ez' lelopean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 5a, 14:11

Sakabanaketa politikaren amaiera exijitzeko, elkarretaratze ibiltariak deitu ditu gaur eguerdirako Etxerat euskal presoen eta iheslarien senideen elkarteak Euskal Herriko hainbat herritan. Zarautzen, 12:00ak pasatxo zirela abiatu dira Munoatik, 'Dispertsiorik ez' lelopean, eta itsasgora zela eta, malekoitik egin dute aldarria joanekoan; eta itzulikoan, berriz, kostaldetik.