394 osasun laguntza eta 53 erreskate egin dituzte orain arte hondartzan

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 8a, 12:00
Gurutze Gorria Zarauzko hondartzan.

Gurutze Gorriak ekaineko eta uztaileko hondartzetako datuak eman ditu jakitera.

Gipuzkoako hondartzetan ekainean eta uztailean izandako gertakari eta erreskateen berri eman du Gurutze Gorriak. Guztira, 2.222 osasun laguntza eman eta 106 erreskate egin direla jakinarazi du, iaztik hona kopuruak jaitsi egin direla nabarmenduz. Zarautzen kasuan, 394 izan dira osasun laguntzak –gehienak, zauriak edo mozketak (116) eta intsektu ziztadak (52)–, eta 53 erreskateak.

Bestaldea, Gipuzkoan 38 pertsonek erabili dituzte makulu anbifioak, eta mugikortasun murriztua eta ezintasunen bat dutenentzako 197 laguntza bainu eskaini dituzte. Datu horiek orokorrak dira, eta ez dute zehaztu herriz herri zenbat izan diren.