Zaporraren Oroimenezkoak baditu finalistak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 11a, 11:00

Atzo arratsaldean jokatu zituzten Patxi Zaporraren Oroimenezko pilota txapelketako finalerdiak, eta erabakita geratu da zein bi bikotek jokatuko duten finala. Lehen kanporaketak Muguruza-Landa izan ziren nagusi, Maiz-A. Esnaolari 22-8 emaitzarekin irabazi ondoren. Bigarren partida estuagoa izan zen: Ojuel-E. Esnaolak 22-19koaekin hartu zuen mendean Huizi-Urruzola bikotea. Finaleko norgehiagoka astelehenean jokatuko dute, abuztuaren 13an.

Argazkietan Ojuel-E. Esnaolaren eta Huizi-Urruzolaren arteko pilota partida.