Urra izan da garaile Igeldoko Harrian

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 12a, 12:57
Urra Igeldoko Harria lehiako txapelarekin (@donostiafestak)

Mikel Lopetegi Urra harrijasotzaile zarauztarrak hamalau aldiz jaso zuen atzokoan Igeldoko Harria, 134 kiloko harri baldarra, eta marka horrekin, lehiako txapeldun izan zen. Bigarren sailkatu zen Imanol Illarramendi Kortaberri aiarra hamabi jasoaldirekin, eta hirugarren Xabier Aranburu Guzta idiazabaldarra hamaikarekin.