Ines Garcia eta Bego Aldalur: "Garrasi egin nahi dugu, gure espazioa aldarrikatzeko"

Mikel Elkoroberezibar Beloki / Berria 2018ko abu. 14a, 10:08
Ines Garcia. (Hitzen Uberan)
Musika elektronikoan andreek espazioa izatea aldarrikatzen du Krii Kolektiboak, dantzalekuak haientzat ere askeak eta seguruak izan daitezen. Berria egunkarian kolektiboko kide Ines Garcia zarauztarra elkarrizketatu dute, Bego Aldalur donostiarrarekin batera.

Bego Aldalur Frances Be-k (Donostia, 1989) eta Ines Garcia Eddie Mae-k (Zarautz, Gipuzkoa, 1986) sortu berri dute Krii Kolektiboa, «emakumeak eta musika elektronikoa biltzeko». Bi dira, baina irekiak dituzte ateak: horregatik da kolektiboa. Gaur, 00:30ean, Donostiako Piraten Flamenka gunean arituko dira, Les Alsborregach DJarekin.

Zer espero duzue gaurko saioaz?
Ines Garcia: Nahiko indartsua izatea espero dugu: 8x8 metroko pantaila bat egongo da; guk Super Bowl deitzen diogu. Sara Agirrek egindako irudiak proiektatuko ditugu, argiekin jolastu, eta andreen irudiari pisu handia emango diogu.
Bego Aldalur: Disfrutatzera goaz, eta ahalik eta jende gehienak parte hartu eta disfruta dezan nahi dugu.

Nola bizi duzue Aste Nagusia?
B.A.: Normalean kanpoan egoten naiz. Aste Nagusia, duela gutxi arte, su festa eta izozkia izan dira.
I.G.: Eta Sagueseko kontzertuak... Piratek Aste Nagusia bizitzeko modu alternatibo eta desberdin bat sortu dute. Rockak pisu handia du Euskal Herrian, baina uste dut estilo desberdinak konbina daitezkeela festan. Piratak musika elektronikoari ematen ari diren pisua oso garrantzitsua iruditzen zait.

Elkarrizketa osorik irakurtzeko: Berria.eus