Nekazaritza Ekologikoaren azoka izango da bihar

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 16a, 11:31
Iazko Nekazaritza Ekologikoaren Azoka. (Amaia Ventas Aldabaldetreku)

Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoen barruan antolatu dute azoka. Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean izango da, 10:00etatik 14:00ak arte.

Urola Kostako Jardunaldi Ekologikoak antolatu dituzte Bizilurrek, Zarauzko Udalak eta Urkomek. Abuztuaren 17an, 19an eta 25ean izango dira, Zarautzen, Beizaman eta Errezilen. Egitarauari hasiera emateko, Nekazaritza Ekologikoaren Azoka izango da gurean, hilaren 17an, 10:00etatik 14:00ak arte. Lege Zaharren enparantzan eta Zigordia kalean kokatuko dute. Bertako produktu ekologikoen dastaketa, jolasak, erakusketa, informazio postuak, atseden gunea, musika eta jai giroa eta zozketak izango dira, besteak beste.

Bestalde, hilaren 19an Beizaman izango du jarraipena egitarauak. Bertan, Alekara bisita eta bertako hazi ekologikoen ekoizpena antoladu dituzte, 10:00etatik 13:00ak arte. Abuztuaren 25ean, berriz, Errezilen amaituko dira jardunaldiak. Irure Txiki baserrira bisita egiteaz gain, baratzezaintza, frutazaintza eta ogigintza ekologikoa landuko dira, 10:00etatik 13:00ak arte.