Odola emateko saio berezia izango da hilaren 21ean

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 19a, 10:00
Odola emateko egokitutako autobusa. (Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza)

Abuztuaren 21ean, datorren asteartean, odola emateko saio berezia izango da, Gipuzkoako Odol Emaileak elkartearen eskutik. Odola emateko egokituta dagoen autobus bat kokatuko dute udaletxe aurreko plazan, 11:00etatik 13:30ak arte.