Bideoa: Joaldunak itsas pasealekuan, arraunzaleen artetik

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 19a, 13:00

Zarauzko estropaden bigarren jardunaldia da gaurkoa, eta Getaria eta Zarautz artek itsas pasealekua jendez beteta dago. Baina irudi bitxi bat ere utzi du kirol ekitaldiak. Izan ere, joaldunak igaro dira arraunzaleen artetik, Zarauzko Turismo Bulegoak bere Facebook kontura igo duen bideoan ikus daitekeen bezala.