Ane Albisuren hitzaldi-tailerrerako izen-ematea, zabalik

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 22a, 10:18

Euskal jantzien inguruko ikastaroa izango da, eta bi saiotan banatuko dute. Doakoa izan arren, plaza mugatuak direnez, parte hartzaileek aldez aurretik izena eman beharko dute.

Kultura Departamenduak antolatuta, euskal jantzien inguruko hitzaldi-tailerra antolatu dute uda amaierarako. Bi saiotan banatuko dute egitasmoa; lehenena abuztuaren 31an izango da, eta bigarrena irailaren 3an. Biak izango dira 17:00etatik 19:00etara, Etxezabalan.

Doakoa da, baina tokia mugatua izango da, eta horregatik izena aurrez eman behar da Kultura Departamentuan, telefonoz 943-00 51 20 zenbakian, edo idatziz, kultura@zarautz.eus.