Euskal Astea 2018

Ostegunean eta ostiralean jokatuko dituzte Lizardiko kanporaketak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 26a, 15:22

Aurtengoan, kanporaketak Imanol Urbieta Musika Eskolan izango dira, 22:00etatik aurrera.

Hastear da bertsolari gazteen XLII. Lizardi sariketa. Ostegunean, abuztuaren 30ean, eta ostiralean, abuztuaren 31n izango dira aurten kanporaketak, Imanol Urbieta musika eskolan, 22:00etan. Egun bakoitzean, honako bertsolariak ariko dira kantari:

Abuztuaren 30, osteguna:
- Markel Eizagirre
- Maialen Akizu
- Aitor Salegi
- Ane Beloki
- Josu Sanjurjo
- Txaber Altube
- Asier Galarza
- Danel Olano
-Aurkezlea: Amaia Urbieta

Abuztuaren 31, ostirala:
- Ane Peñagarikano
- Aratz Igartzabal
- Eli Pagola
- Peru Abarrategi
- Irati Majuelo
- Mikel Retolaza
- Imanol Uria
- Imanol Irazustabarrena
-Aurkezlea: Jone Lizarralde

Kantuan ariko diren bertsolarietatik, sei iritsiko dira irailaren 7an Zinema pilotalekuan jokatuko den finalera.