Euskal Astea 2018

Gune Morea egongo da txosnagunean irailaren 1ean eta 9an

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 29a, 11:35

Euskal Astea badator, eta Danda Gazte Asanbladak jakinarazi du Gune Morea egongo dela txosnagunean. Hau da, eraso sexistak salatu nahi dituztenek, edo gaiari buruz hitz egin, toki berezia edukiko dute horretarako. Telefono zenbaki bat ere jarri dute herritarren eskura, edozein zalantza eta informaziotarako.

Twitter bidez zabaldutako bideo batekin eman dute Gune Morearen berri. Besteak beste, telefonoz jarri ahalko da harremanetan: 688-61 95 77.

Irailaren 1ean eta 9an egongo da txosnetan zerbitzu hau, Euskal Astearen barruan.