Euskal Astea 2018

Irudietan: Auzolana ardatz, badatoz Euskal Jaiak

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 29a, 12:00

Euskal Jaiak gainean direla eta, Arrona Zaharreko txosnagunea antolatzeko Danda Gazte Asanbladak deitutako auzolanak hasi dira jada. Gaur egun osoan zehar izango dira txosnen muntaketa lanak, eta bihar, abuztuak 30, txosnetako eskaerak iritsiko dira. Ostiralean, abuztuak 31, gunea apaintzeko deialdia egin dute.

Nas Pelayoei jarraipena emanez, egitarau oparoa prestatu du Dandak. Larunbat honetan emango zaio hasiera, Euskaraz Bizi Egunean. 20:00etan irekiko dira txosnak, eta kontzertuak izango dira gau osoan zehar.