Irailaren 11tik aurrera ospatuko dute XXXII. Akordeoi Kultur Astea

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 29a, 16:55

Hauspoz elkarteak antolatuta, irailaren 11 eta 16a bitartean ospatuko dute Zarauzko 32. Akordeoi Kultur Astea. Hainbat ekitaldi izango dira aste osoan zehar, haien artean, Nazioarteko XI. Francisco Escudero Konposizio Sariketa.

Honakoak izango dira aste osoko kontzertuak eta ekitaldiak:

Irailak 11 eta 14 bitartean: Isabel Urrutia eta Mª Eugenia Luc.en eskutik, akordeoi konposizio kurtsoa

Irailak 12, 21:00etan: Gorka Hermosa, Kaabestri taldea eta Mikel Urdangarinen kontzertua, parrokian.

Irailak 14, 20:00etan: Isidro Larrañaga akordeoi orkestraren kontzertua, Musika Plazan.

Irailak 15, 20:00etan: Nazioarteko XI. Francisco Escudero konposizio sariketako sari banaketa ekitaldia, Zarauzko udaletxeko batzar aretoan.

Irailak 16, 12:00etan: 2017ko Arrasate lehiaketako irabazleen kontzertua, Antoniano aretoan.

Kontzertu guztietan, sarrera doakoa izango da.