Bihar amaituko da Euskal Kosta Krosean izena emateko lehenengo epea

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 30a, 13:15
Iazko Euskal Kosta Krosa lasterketa. (Aritz Mutiozabal)

Biharko egunera bitartean izena ematen dutenentzat, prezioa 20 eurokoa izango da. Irailaren 1etik 26ra arte, berriz, inskripzioa 25 eurora igoko da.

Bigarren aldiz antolatu dute Euskal Kosta Krosa Urola Kostako Udal Elkartea osatzen duten udalek, elkarlanean. Irailaren 29an izango da, eta aurtengoan, Zarautzen kokatuko dituzte hasiera eta helmuga lasterketak. 

Abuztuaren 1ean ireki zen II. Euskal Kosta Krosean eta I. Euskal Kosta Krosa-Roller proban izena emateko epea, eta irailaren 26an itxiko da. Dena den, bihar amaituko da inskripzioa 20 eurotan egiteko epea. Irailaren 1etik irailaren 26ra arte, izena emateko 25 euro ordaindu beharko dira.

Hona hemen Euskal Kosta Krosari buruzko informazio guztia: https://euskalkostakrosa.eus/.