Enbata 16. postuan gelditu da Kontxako Banderarako sailkatze lehian

Zarauzko Hitza 2018ko abu. 31a, 10:25
Zarauztarrak, aurten Getarian jokatu duten estropada batean (Onintza Lete Arrieta)

Ezustekorik ez da egon, eta zarauztarrek ez dute lortu txartelik Kontxako Bandera jokatzeko. Getariarren atzetik sailkatu ziren atzo arratsaldean Donostiako uretan.

Urdaibai, Orio eta Zierbena izan ziren aurreneko hiru traineruak atzo Donostian jokatu zen Kontxako Banderarako sailkatze estropadan.

Enbata trainerua hamaseigarren sailkatu zen, getariarren atzetik. Guztira 24 ontzik hartu zuten parte gizonezkoen lehian.

Berria.eus atarian ikus daitezke denbora guztiak.