IRUDIETAN: EAJk aurten ere Zarautzen hasi du ikasturte politikoa

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 1a, 09:53

Malekoia aukeratu du alderdiak beste behin ikasturte politikoari hasiera emateko. Hala, atzo arratsaldean bertan bildu ziren EAJren herriko ordezkariez gain, alderdiaren ordezkari nagusiak. Hitza hartu zuten aurrena Joakin Landa Zarauzko presidenteak eta Xabier Txurruka alkateak, eta ondoren Andoni Ortuzar EBBko presidenteak eta Joseba Egibar GBBko presidenteak.

Zarauzko Udaleko EAJko zinegotziez gain, hainbat alderdikide bertaratu zen ekitaldira, tartean, Markel Olano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Arantxa Tapia Ekonomia eta Azpiegitura sailburua, Maria Eugenia Arrizabalaga Gipuzkoako Batzar Nagusietako bozeramalea eta Imanol Lasa Gipuzkoako aldundiko bozeramalea.

Bestalde, PDeCAT alderdi kataluniarreko ordezkaritza bat ere bertan izan zen, EAJk gonbidatuta.

Landak, Txurrukak, Egibarrek eta Ortuzarrek hartu zuten hitza.

ARGAZKIAK: EAJ