Euskal Astea 2018

Irudietan: Aurresku Txapelketa 2018

Onintza Lete Arrieta 2018ko ira. 1a, 14:37

Katerin Artola oirtzuarrak jantzi du txapela gaur eguerdian XXX. Aurresku Txapelketan. Gipuzkoar Erarako lehia izan da, eta sei dantzarik hartu dute parte. Aurreneko aldiz, gainera, mistoa izan da. Bigarren sailkatua Idoia Narbaiza legazpiarra izan da, eta hirugarrena, Beñat Salegi errenteriarra. Hiruna pieza dantzatu dituzte.