Euskal Astea 2018

Euskaraz Bizi Eguneko herri bazkaria, jendetsua

Onintza Lete Arrieta 2018ko ira. 1a, 17:43

600 lagun inguru elkartu dira gaur Musika plazan, euskara aldarri hartuta herri bazkaria egiteko. Itzaletan asko, eguzkitan ausartenak, giro bikainean bazkaldu dute. Euskal Astea ekitaldiz beterik dator aurten ere, eta hasiera beroa eman diote zarauztarrek. Argazkiak: Zarauzko Hitza eta EHE Euskal Herrian Euskaraz.

Bapo bazkaldu dute Musika plazan elkartu diren adin guztietako herritarrek. Ondoren, hainbat aldarriren tartea iritsi da: batetik, eraso sexisten aurkako eta maitasun askearen aldeko mezua zabaldu dute hainbat emakumek. Bestetik, mosaiko erraldoia egin dute bazkarian parte hartu dutenek, "mugarik gabeko euskara" aldarrikatzeko.