Euskal Astea 2018

Meme onena erabakita, eta Euskaraz Bizi saria, emanda

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 2a, 10:01
Unzuetaren 'memea'

Euskaraz Bizi Eguna ospatu dute larunbatean ehunka euskalzalek, eta herri bazkari jendetsuaren amaieran hainbat sari banatu dituzte. Euskaraz Bizi saria, esaterako, Ikaslagun proiektuan boluntario aritutako irakasleek jaso dute.

Euskal Herrian Euskarazek antolatutako Meme lehiaketako saria, berriz, Oroitz Unzuetarentzat izan da. Aurreneko hiruren artean gelditu dira Gorka Aranguren eta Mikel Gurmendi. Albiste honetako irudian ikus daiteke Unzuetaren memea.

Azkenik, gazta irabazi dute Garazi Pikabeak eta Josu iturraldek.