Euskal Astea 2018

Irudietan: Haurren Euskal Jai Eguna

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 3a, 11:07

Atzo ospatu zen Haurren Euskal Jai Eguna, eta goizetik hasita, festa giroa izan zen nagusi. 10:30ean dantzarien bilkurak ireki zuen eguneko egitaraua, Lege Zaharren enparantzan. Buruhandiak, erraldoiak, trikitilariak eta txaranga izan ziren egun osoan zehar, eta jendetza bildu zen arratsaldean Iñurritzara egindako kalejiran. Bertan ere dantzarien bilkura izan zen, eta baita berbena eta puzgarriak ere.

Argazkiak: Jalgi Dantza Taldea eta Zarauzko Hitza

Erlazionatuak