Hazilan proiektuan izena emateko epea irailaren 7an bukatuko da

Zarauzko hitza 2018ko ira. 5a, 12:19
Hazilan programaren bosgarren edizioko irudia.

Hazilan programaren seigarren edizioa irailaren 11n hasiko da Urola Kostako Udal Elkartean. Programa horretan parte hartzeko izen-ematea zabalik dago irailaren 7a bitartean.

Hazilan programan parte hartzen dutenek, enpresa baten kudeaketa eraginkor baterako hainbat ezagutza, tresna eta baliabide eskuratuko dituzte. Hazilan proiektuaren seigarren edizioa irailaren 11n hasiko du Urola Kostako Udal Elkarteak, eta bost hilabeteko iraupena izango du; guztira, 280 orduko prestakuntza saioa.

Programan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago irailaren 7a (ostirala) bitartean. Izena emateko  Urola Kostako Udal Elkartearen egoitzara (Urdaneta bidea 6, Zarautz) jo beharko da, hazilan@urolakosta.eus helbidera idatzita edota 943-89 08 08 telefono zenbakira deitu.

Hazilan programan parte hartzen dutenek, ikastaroa bukatu ondoren, Urola Kostako Udal Elkartearen prestakuntza-bonoa eskuratzeko aukera izango dute. Eta bono hori duen langabea kontratatzen duen enpresak diru laguntza jasotzeko aukera izango luke.