Biotopoa ezagutzeko irteera egingo dute ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 5a, 13:27
Iñurritzako dunak. (Aritz Mutiozabal)

Parte hartu nahi dutenek aldez aurretik eman beharko dute izena, malekoiko turismoko informazio puntuan. Irteera 16:30etik 18:30era izango da, eta euskaraz zein gazteleraz eskainiko da.

Udaleko Agenda 21ek antolatuta eta Debanaturako nahiz Seo Birdlife elkarteko kideek gidatuta, uda honetan ere herriko naturguneak eta babestutako eremuak ezagutzeko saioak antolatu dira. Ostiralero izan dira irteerak, eta aste batean biotopora eta hurrengoan basora izan dira, txandaka.

Honela, datorren ostiralean, irailak 7, "Iñurritzako altxor naturalak" ezagutzeko irteera egingo dute. Saioa 16:30etik 18:30era izango da. Parte hartu nahi dutenek, malekoiko turismoko informazio puntuan izena eman beharko dute, dohainik. Eguraldi txarra eginez gero, irteerak aurrera jarraituko du, eta saioa euskaraz zein gaztelaniaz izango da.