Larunbatean amaituko da Orga Lehiaketan izena emateko epea

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 6a, 13:53
2016ko orga lehiaketa. (Zarauzko Hitza)

Parte hartzaileek aldez aurretik egin beharko dute inskripzioa, irailaren 8ko 14:00ak baino lehen.

Datorren igandean, irailak 9, ospatuko da Euskal Jai Eguna. Aurten ere, Orga Lehiaketa antolatu du udalak, hirugarrenekoz. Parte hartzaileek aldez aurretik eman beharko dute izena, eta larunbatean, irailak 8, amaituko da epea, 14:00etan. Inskripzioa egiteko, bi aukera daude: turismo bulegora hurbiltzea edo bertara telefonoz deitzea.