Igandean hasiko da 27. Bankoa-El Diario Vasco pilota txapelketa

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 11a, 12:29
Aurreko urteko txapelketako irudi bat, Zumarragan. (bankoa.com)

Idiazabalgo frontoian izango du hasiera irailaren 16an, eta abenduaren 22an, Zarautzen izango dira finalak.

Amateur mailako txapelketari igande honetan emango diote hasiera gizonezkoen partidekin, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan. Guztira, 64 pilotarik hartuko dute parte, eta aurten, lehenengo aldiz, emakumeek ere izango dute aukera.

Aurreko urteko pilotari kopuru bera lehiatuko da frontoietan, baina aurpegi berriak ikusteko aukera izango da, izan ere, aurreko urtean parte hartu zutenetako lau pilotari profesional mailan aritzen dira gaur egun. Hain zuzen ere, Eskiroz, Pello Etxeberria, Pedro Ruiz eta Aranguren.

Gizonezkoen mailan bikotekako lau talde izango dira, senior eta promesa mailetan. Talde bakoitzeko txapeldunak final erdietarako sailkatuko dira zuzenean (Donostian eta Eibarren), eta irabazleek finalean topatuko dute elkar, Aritzbatalde pilotalekuan.

Emakumeen partidak buruz burukoak izango dira, eta zortzi parte hartzaileak biko lau taldetan banatuta egongo dira. Kanporaketak zuzenekoak izango dira eta lau irabazleak final erdietarako sailkatuko dira zuzenean. Zarauzko Aritzbatalde pilotalekuan jokatuko dute finala, abenduaren 22an.

 

Gizonezkoen egutegia:

Idiazabal 09/16, 11:30. Ruiz de Larramendi-Gonzalez/Sein-Lazkoz/Elola-Alduntzin/Garcia-Aldabe

Zornotza 09/22, 17:30. Ariztegi-Malatxetxebarria/De la Fuente-Garmendia/Espinal-Bikuña/Exposito-Artola

Najera 09/29, 17:00. Igoa-Etxeberria/Larrazabal-Erkiaga/Lerena-Sarasa/Prado-Gaskue

Aizarnazabal 10/06, 17:00. Telletxea-Uranga/Aizkorbe-Azpiroz/Anso-Irazustabarrena/Uribe-Arbizu

Bergara 10/14, 11:00. Murua-Elizegi/Ganadores de Zornotza/P. Labaka-Zezeaga/Aizarnazabalgo irabazleak

Azpeitia 10/20, 17:00. Alberdi II-Ibarloza/Idiazabalgo irabazleak/Zubiria-Mariezkurrena I/Zornotzko irabazleak

Leitza 10/26, 19:30. J. Alberdi-Apezetxea/Najerako irabazleak/Salaberria-Sanchez/Aizarnazabalgo irabazleak

Legazpi 10/31, 22:00. Egiguren-Gartzia/Bergarako irabazleak/Zabala-Aizpuru/Bergarako irabazleak

Tolosa 11/03, 17:00. Gutierrez-Oliden/Bergarako irabazleak/Zabala-Aizpuru/Bergarako irabazleak

Galdakao 11/09, 19:00. Osa-Santamaria/Azpeitiako irabazleak/Zubizarreta-Otaduy/Azpeitiako irabazleak

Soraluze 11/16, 21:30. Agirreamallo-Cuairan/Leitzako irabazleak

Urretxu 11/24, 17:00. Mata-Gamboa/Legazpiko irabazleak/E. Labaka-Uriondo/Legazpiko irabazleak

Donostia 12/01, 16:30. Final erdia/Final erdia

Eibar 12/08, 16:30. Final erdia/Final erdia

Zarautz 12/22, 11:00. Finala/Finala

 

Emakumezkoen egutegia:

Tolosa 11/03, 17:00. Olatz Ruiz de Larramendi/Olatz Arrizabalaga

Galdakao 11/09, 19:00. Miren Larrarte/Miriam Arrillaga

Soraluze 11/16, 21:30 Amaia Vicario/Arrate Bergara

Urretxu 11/24, 17:00, Ainhoa Urien/Amaia Araiztegi

Donostia 12/01 16:30. Final erdia

Eibar 12/08 16:30. Final erdia

Zarautz 12/22 11:00. Finala