Jalgi Dantza Taldean haurrek matrikula egiteko eguna, irailaren 18an

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 13a, 10:15

2018-2019 denboraldiko matrikulazio-kanpaina abiatu du Jalgi Dantza Taldeak. Aurten, haurren matrikula eguna irailaren 18an izango dela jakinarazi dute, 18:00etatik 20:00etara Ebro Etxean. Helduen matrikulazioa egun batzuk beranduago irekiko dute.