Usoa Ostolaza eta Jon Unanue zarauztarrak nagusi Getariako Salbatore Biatloian

Dorleta Agiriano Lai 2018ko ira. 15a, 14:10

Gaur jokatu dute Getariako XVII. Salbatore Biatloia, 12:00etan hasita. Helduen kategorian 101 partaide izan dira, eta igeriketan 550 metroko ibilbidea egin ondoren, 3.500 metro lasterka osatu behar izan dituzte. Emakumezkoen kategorian Usoa Ostolaza zarauztarrak irabazi du (19:54), eta gizonezkoenean, Jon Unanue zarauztarrak (17:43).