Irudietan: Sena ibaian egin dute arraunean Badok 13koek

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 17a, 11:33

Parisko Sena ibaian arraunean aritu ziren atzo, Ibaialde Arraun Elkarteko traineruarekin batera. Iolak ere izan ziren, eta Da Sevre kiroldegian bazkaldu zuten ondoren.

Atzo, irailak 16, Parisko Sena ibaian egin zuten arraunean Badok 13ko arraunlariek. Angeluko Ibaialde Elkarteko trainerua ere bertan aritu ziren, eta baita iola ugari ere. 30 kilometro inguruko estropada egin zuten. Bi traineruk egin zuten arraunean; Badok 13ren Basque Country ontzian Badok 13ko zazpi arraunlari, Getxoko bost beterano, Donostiako Fortunako arraunlari beterano bat eta Sestaoko bat aritu ziren, eta Ibaialdekoen ontzian, bertako hamalau arraunlari izan ziren. Ondoren, Da Sevre kiroldegian bazkaldu zuten.

2017ko udan, Ternuan izan ziren Badok 13ko kideak, eta larunbatean bidaia horretako bideoa eman zuten, Parisko Euskal Etxean egindako afarian. Irailaren 23an, Ternuara egindako bidaiaren harira, egun osoko egitaraua izango da Itsasun (Lapurdi), eta Badok 13koak ere bertan izango dira.

Argazkiak: Edu Mugertzak utzitakoak