Hara! Gorka Arrese, Peru Iparragirre eta Paul Beitia 'Euskara ala ezkara' ekimenean izango dira

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 26a, 12:14

Paul Beitia eta Peru Iparragirre (Bizkaia Irratia)

10. aldiz antolatu dute Elgoibarren 'Euskara ala ezkara' ekimena, eta kulturgintza izango dute aztergai egun osoan zehar.

Hiru zarauztarrek hartuko dute parte aurtengo Euskara ala ezkara ekimenean. Kulturgintzaren festa ospatuko dute Elgoibarren, urriaren 6an. Bertan, Gorka Arresek 'Zertarako makinak eta erremintak' izeneko hitzaldi berezia emango du, 13:00ean. Bazkalostean, berriz, 'Gazteak, kultura eta euskalgintza' mahainguruan hartuko dute parte Peru Iparragirrek eta Paul Beitiak, Edurne Azkaraterekin batera. Itziar Ugarte izango dute gidari.

Aipatutakoez gain, beste hainbat hitzaldi eta ekitaldi antolatu dituzte egun osoan zehar: Odei Barroso eta Ines Osinaga musikari buruz ariko dira, antzerkiaz Oier Guillan eta Ander Lipus, Musergo eta Amoranteren kontzertuak izango dira, Txakur Gorriako kideek mural margoketa eta egunaren laburpena bertsotan egingo dituzte...