Irudietan: Txiki gogoan izan dute Gudari Egunean

Amaia Urbieta Arruti 2018ko ira. 27a, 13:10

Omenaldi hunkigarria eskaini diote Juan Paredes Manot Txikiri, Gudari Egunean. 1975ean hil zituen Francoren erregimenak Txiki zarauztarra eta Angel Otaegi nuarbetarra.

Gaur, haren hilobian ekitaldia eskaini diote. Ahaideak izan dira protagonista nagusiak, eta horiez gain, bertan izan dira Zarauzko EAJko, EH Bilduko eta Irabazi Zarautzeko ordezkariak. Dozenaka herritar bertaratu dira hilerriko ekitaldira, baita ezker abertzaleko hainbat aurpegi ezagun ere.