Gaur inauguratuko dute Derlan motoen erakusketa

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 27a, 14:37
Nekane Iribar Kultura zinegotzia, Iker Itxaso erakusketaren bultzatzailea eta Miriam Gonzalez de Txabarri erakusketa arduraduna (Onintza Lete Arrieta)

Iker Itxaso 2016an hasi zen ikertzen Zarautzen orain 60 urte egiten zituzten Derlan motoen historia. Bi urtean bildu dituen motoekin eta argazki zaharrekin erakusketa osatu, eta Sanz Enean jarri du ikusgai. Irekieran parte hartuko dute Basor lantegiko hainbat langilek.

Derlan motoei buruzko erakusketa gaur, irailak 27, zabalduko dute Sanz Enean, eta azaroaren 4ra arte egongo da ikusgai. 19:00etan da inaugurazioa, eta bertan izango da Iker Itxaso erakusketaren jabea, eta baita Zarauzko Basor lantegiko langile ohiak ere.