Irudietan: Omako basoaren inguruko erakusketa, Merkatu plazan ikusgai

Zarauzko Hitza 2018ko ira. 27a, 18:37

Pasa den ostiralean inauguratu zuten Merkatu plazako lehen solairuan Omako basoko hainbat irudi biltzen dituen erakusketa.

Agustin Ibarrola margolariaren obraren irudiak ikus daitezke, Ibarrolaren beraren familiak ateratakoak. Erakusketa urriaren 20a arte egongo da zabalik, astelehenetik ostiralera, 18:30etik 20:00etara. Larunbatetan, berriz, 12:00etatik 13:30era eta 18:30etik 20:00etara.