Eskulan tailerrak eta puzgarriak Euskal Kosta Krosa egunean

Zarauzko hitza 2018ko ira. 29a, 13:57

Haurrentzako eskulan tailerrak izan dira eguerdia bitartean Malekoian, Zurekin elkarteak antolatuta. Bertan, marrazkiak, margolanak eta oroigarriak egiteko aukera izan dute neska-mutilek. Horrez gain, puzgarriak ere egon dira haurrentzako. Guzti hori, Euskal Kosta Krosaren egitarauaren barruan antolatu dute.