Zingira basoa itxita egongo da gaurtik aurrera

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 1a, 11:10

Basoa berreskuratzeko lanek irauten duten bitartean, erabat itxita egongo da. Momentuz, ez dute zehaztu noizko amaituko duten prozesu osoa.

Gaur hasiko dira Santa Barbara auzoko basoa berreskuratzeko lanak, Zarauzko Ingurumen sailaren eskutik. Lehenengo pausua pinuak kentzen hastea izango da, eta momentuz, ez dute zehaztu noizko amaituko duten prozesu osoa.

Ingurumen departamentutik jakinarazi dutenez, berreskuratzeko lanek irauten duten bitartean, basoa erabat itxita egongo da, eta ezingo dute zeharkatu ez oinezko, ez bizikleta ez bestelako ibilgailuek, segurtasun neurriak bermatzeko. Lanak aurrera joan ahala, departamentuak argibideak emango ditu, prozesuaren bilakaeraren berri emateko.