Olaa bidea konpontzeko lanak hasi dituzte

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 5a, 10:53
Konponketa lanak Olaa bidean. (Zarauzko Udala)

Azkeen uholdeek Olaa bidean sortutako kalteak konpontzeko, bidea eusteko horma bat eraikiko dute.

Aste honetan hasi ditu udalak azken uholdeek Olaa bidean sortutako kalteak konpontzeko lanak. Eskoilera harriekin, bidea eusteko horma bat eraikiko dute. Lurkide Hondalanak S. L. enpresak egingo ditu lanak, 19.769'34 euroko aurrekontuarekin, bi asteko epean.

Iban San Martin Obra eta Zerbitzu zinegotziaren arabera, "konponketa hau beharrezkoa da". "Bide hau Aitze auzoko baserrietara joateko sarbide bakarra denez, bertatik egunero igarotzen diren guztien segurtasuna bermatu behar da".