Bangassouko Apezpikua, Zarautzen

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 5a, 16:51
Bangassouko Apezpikuaren harrera ekitaldia. (Zarauzko Udala)

Udalbatza aretoan ongi etorria egin diote Juan Jose Agirre Apezpikuari Zarauzko udaleko lau alderdietako ordezkariek.

Zarautzera iritsi da gaur Bangassou hiriko Apezpikua, eta harrera ekitaldian, Afrika Erdiko Errepublikako egoeraren berri eman die bertaratu direnei. Udaleko ordezkariek, eskerrak eman dizkiote egoera hobetzeko egiten ari den lanagatik.