Elkartasun argazkia, 'Orain presoak' lemapean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 6a, 16:00
Dozenaka herritar bildu dira Musika Plazan. (Hodei Iruretagoiena)

Zarauzko Sarek antolatuta, Elkartasun Eguna ari dira ospatzen Musika Plazan. Argazkia atera dute bertaratu direnek, urriaren 20an Donostian 'Orain presoak' lemapean egingo den manifestazioarekin bat egingo dutela adierazteko.

Herri kirolak, triki-bertso poteoa, herri bazkaria, kantaldia... Egun osorako egitaraua prestatu du Sarek, eta giro ederrean murgilduta daude herritarrak.