Adur Amatriainek eta Nadia Erostarbek irabazi dute Ibon Imaz memoriala

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 9a, 10:43
Adur Amatriain, gizonezkoen irekiko eta kadeteen mailako irabazlea. (Txagatarran)

Zarauzko surf txapelketa herrikoia asteburuko bi egunetan jokatzekoak baziren ere, baldintza metereologikoengatik larunbatean hasi eta bukatu zuten memoriala.

Adur Amatriainek eta Nadia Erostarbek irabazi zituzten gizonezkoen irekia eta emakumezkoen irekia larunbatean jokatutako surf txapelketa herrikoian. Ibon Imaz surflariaren oroimenez antoaltutako txapelketa izan da asteburukoa, eta hasiera batean lehiaketa asteburuko bi egunetan banatzeko intentzioa bazuten ere, baldintza metereologikoek eraginda, larunbatean hasi eta bukatu zuten txapelketa.

Irabazleak

-Gizonezkoen irekia: Adur Amatriain
-Emakumezkoen irekia: Nadia Erostarbe
-Oholkotea (longboard): Jon Garmendia
-Beteranoak: Julen Elkoro
-Alternatiboak: Iker Treviño
-Arraun surfa: ez zen parte hartzailerik egon
-Bodyboard: Aritz Irureta
-Gazte mutilak: Iker Amatriain
-Gazte neskak: Mikele Beato
-Kadeteak: Adur Amatriain
-Haurrak: Keoni Lasa
-Kimuak: Indar Lasa