Euskaraldia

Euskaraldiaren inguruko azalpen saioak izango dira urriaren 23an eta 24an

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 16a, 17:05
Zarautzen 1326 herritarrek eman dute izena Euskaraldian. (Amaia Urbieta Arruti)

Euskaraldiaren nondik norakoak azaltzeko saioak antolatu dituzte urriaren 23an eta 24an. Saioek ordubeteko iraupena izango dute eta Gaztelekuan izango dira, 19:00etatik 20:00etara. Bertan, Euskaraldiak proposatzen duen ariketa zertan datzan azalduko dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen zereginak zehaztuz.

Bertan, Euskaraldiak proposatzen duen ariketa zertan datzan azalduko dute, Belarriprest eta Ahobizi rolen zereginak zehaztuz, baita egunerokoan topa daitezkeen egoerak landuz ere. Saioetara bertaratuko direnek izena eman beharko dute. Horretarako, zarautz@euskaraldia.eus helbidean idatzi behar da, edo 688 64 83 52 telefonora deitu.