Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna izango da ostiralean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 17a, 11:13
Iazko Bularreko Minbiziaren Aurkako Egunean ateratako argazki masiboa. (Zarauzko Hitza)

AECC elkarteko kideak Lege Zaharren enparantzan izango dira zapi eta begizta arrosak banatzen, eta 18:00etan argazki bat aterako dute bertan.

Datorren ostiralean, urriak 19, izango da Bularreko Minbiziaren Aurkako Eguna. Urtero bezala, AECC elkarteko kideek zapi eta begizta arrosak banatuko dituzte Lege Zaharren enparantzan, eta informazioa ere eskainiko dute.

18:00etan, AECC elkarteko kide eta boluntarioek, udaleko ordezkariek eta bertaratzen diren herritarrek argazkia aterako dute udaletxe parean. Lazo bat irudikatuko dute guztien artean.