Merkataritza astea ospatuko du Murkilek

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 19a, 16:43
2017ko Merkataritza Astea.

Urriaren 22tik 28ra egitasmo ezberdinak gauzatuko ditu Murkil merkatarien elkarteak.

Merkataritza Astea dela eta, datorren astean, Murkil txartelarekin erosketak eginez gero baliteke doainik ateratzea erositakoa. Izan ere, ausaz aukeratutako txartelaren zenbait erabiltzailek ez dute errekargurik izango.

Bestalde, urriaren 26an, herriko kaleak musikaz girotuak egongo dira, eta urriaren 27an txu-txu trena doan erabiltzeko aukera egongo da 11:30etik 14:00etara eta 16:30etik 19:00etara. Horrez gain, Jainekin txarangak kaleak girotuko ditu 18:30etik aurrera.