Ordu aldaketa egingo da goizaldean

Zarauzko Hitza 2018ko urr. 27a, 06:10

03:00etan 02:00ak izango dira. Bihartik aurrera, lehenago argituko du egunak; eta arratsaldean, lehenago ilunduko du.

Neguko ordutegia indarrean sartuko da gaur; izan ere, goizaldeko 03:00etan 02:00ak izango dira. Ordu aldaketarekin, bihartik aurrera, egunak lehenago argituko du, eta arratsaldean, aldiz, lehenago ilunduko du.